FORUKO UDAKO RUGBY TAG TXAPELKETA
FORUKO UDAKO RUGBY TAG TXAPELKETA
ARAUDIA
1. Taldearen izen-ematea 20€.
2. Taldeak gehienez 10 pertsonakoak izango dira: 5 zelai jokoan eta erreserba.
3. Talderen bat, zelaian 4 pertsona baino gutxiagorekin geratzen bada, partida bukatutzat emango da.
4. Jokalari guztiek gerrikoa eramango dute jantzita, alboa bakoitzean zinta bana dutelarik.
5. Partida bakoitza 8-10 minutukoa izango da. Bi zatitan banatuak eta 3 minutuko atsedenaldiarekin.
6. Aldaketak jokoaren edozein momentutan egin daitezke, beti ere jokoan eraginik ez dutela kontuan izanda.
GERRIKOAK
7. Gerrikoak aldaken parean jarrita egon beharko dira.
8. Gerrikoak kamisetaren edo jolas petoaren gainetik jarri beharko dira jolasa ez oztopatzeko.
9. Ezin daitezke zintak poltsiko edo praken barruan sartu, ezta oratzea oztopatzen duen metodorik pentsatu.
10. Gerrikoak ondo estututa egon beharko dira atzamarretako lesioak ekiditeko.
ARAU HAUEK BETETZEZ EZ BADIRA BALOIAREN POSIZIOA GALDUKO DU TALDEAK. KONTRAKO TALDEAK, ARAUA HAUSTEA BURUTU DEN LEKUTIK ATERAKO DU BALOIA, HORREZ GAIN, 5 ORATZE GEHIAGO IZANGO DITUZTE.
PUNTUAK LORTZEA
11. Jokoaren helburua entseguak egitea da. Entseguak, baloia marra ostean bermatuz egingo dira. Jokalariak baloia lurrera botatzen badu, ez da entsegua kontatuko. Lurrean utzi behar da.
12. Zinta entsegua egiten ari den bitartean atzetik kentzen bazaio, entsegua ez da kontatuko. Aurretik egiten bazaio, ontzat emango da.
13. Entsegu bakoitzak PUNTU BATEKOA izango da.
JOKOAN JARTZEA
14. Erdiko saketik hasiko dira partidak.
15. Entsegu bakoitzaren ostean, MARKATU DUEN taldeak egingo du sakea, boleaz eta 3 metro pasatu beharko ditu.
16. 3 metroak pasatzen ez badira, ateratzerakoan baloia zelaitik irteten bada edota zelai barruan botea eman gabe kanpora irteten bada: SAKEA HARTZEN ZUEN TALDEAK IZANGO DU BALOIAREN POSIZIOA.
17. Baloiak zelai barruan botea ematen badu eta TOUCHetik irten, ateratzen zuen taldeak izango du baloiaren posizioa.
18. Lurretik ateratzeko, lehenengo hankarekin ukitu behar da eta gero atera.
19. Alboko sakeak egiteko, kanpoan dagoen jokalari batek barruan dagoen bati pasatuko dio ATZERANTZ.
JOKALARIEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
DEFENDATZAILEAK
20. Defendatzaileek ezin diote atakatzen dabiltzanei ukitu.
21. Bakarrik baloia duen jokalariaren ZINTAK kendu behar dituzte. Kamisetatik eutsi, atakatzailea oztopatu… horrelakoak ezin daitezke egin.
NOLA HARTU ZINTA
22. Bi zintetatik BAT kentzea da helburua.
23. Zinta bat kentzerakoan, eskua altxatu eta zinta lurrean utzi beharko da. Epaileak ondo ikusteko. Lurrean utziz gero, nondik atera behar den jakingo da.
JOKOZ KANPO
24. Oratze bakoitzaren ostean jokoa gelditu egingo da (lurretik aterako delako), defendatzaileak pare bat metro atzerago egon beharko dira.
ARAU HAU BETETZEN EZ BADA, PARE BAT METRO ATZERAGO ETA 2 ZINTA GEHIAGO EMANGO ZAIZKIO BESTE TALDEARI.
ATAKATZAILEAK/ERASOTZAILEAK
25. 5 aukera dituzte aurrera erasotzeko. Bosgarrenaren ostean, baloiaren posizioa aldatu egingo da.
26. Baloia duen atakatzaileari/erasotzaileari zinta kentzen diotenean, MOMENTU HORRETAN, beste taldekide bateri baloia pasatu ahal dio jokoa geratu barik, segundo bateko denboran. Jarraian pasatzen ez bada, baloia lurrean utzi beharko da.
27. Baloia atzerantz pasatu behar da, ezin daiteke aurrerantz pasatu. AVANT gertatzen bada, baloia beste taldearentzako izango da.
ONARTUKO EZ DIREN JARRERAK
28. Ezin da kontaktu fisikorik egon.
29. Zinta kentzerako orduan ezingo da eskua zintaren gainean jarri oratzea ekiditeko.
30. Gerrikoan bi zintak egon behar dira jolastu ahal izateko. Batekin, sakeak egin daitezke, besterik ez.
EPAILEA
31. Epailearen lana joko seguru eta dibertigarria egitea da. Berak esandakoa bete beharko da. Momentuan hartzen dituen erabakiak onartu beharko dira.
ALDAKETAK
32. Jokoaren edozein momentutan egin daitezke aldaketak, nahi beste.
33. Epaileari esan gabe egin daitezke baina beti jokoa oztopatu gabe.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina