FORUKO UDAKO 3x3 SASKI BALOI TXAPELKETA

 


FORUKO UDAKO 3x3 SASKI BALOI  TXAPELKETA

ARAUIDIA



1. Taldearen izen-ematea 10€.

2. Ekipoek gutxienez 5 jokalari (3 jokalari + ordezko 2) izango dituzte eta gehienez 7 (3 jokalari + 4 ordezko).

3. Partiduren batera talde bat ez bada agertzen, talde horri partidua galdutzat emango zaio (10-0), 5 puntuko penalizazioa izango du.

4. Partiden iraupena: Taldekako txapelketa, 2 zati, bakoitza 10 minutukoa, denbora korrituan jokatuko da. Partida bakoitzean, ekipo bakoitzak hutsarte bakarra eska dezake.

5. Taldeko txapelduna izango da partida guztietan puntu gehien lortzen dituen ekipoa. Irabazitako partida: 3 puntu. Galdutakoa: 1 puntu.

6. Berdinketa haustea: Arauzko denbora amaituta berdinduta badaude, une horretantxe jokatzen ari diren talde bakoitzeko jokalariek egin beharko dute jaurtiketa libre bana, eta partida saskiratze gehien egiten dituen ekipoak irabaziko du. Hori eginda berdinketa hautsi ez bada, bat-bateko heriotza sistema erabiliko da, aldi bakoitzean jokalari batek jaurtiketa eginez, eta ezin izango du berriro jokalari berak jaurti.

7. Jantzia: Talde bakoitza kolore bat. Berdinak edo antzekoak badira kanpoko taldea aldatu beharko da.

8. Epailea

a. Txapelketako eta kanporaketetako partiduetako epaileak, taldeetako parte hartzaileak izango dira. Taldeko kide bat edo taldeak izendatutako pertsona bat izan daiteke epailea. Epailea ez baldin bada agertzen taldea zigortua izango da 5 puntu gutxiagorekin.

b. Salbuespena: atzeratu/aurreratutako partiduen kasuan partidu horretako epailea izatea zegokion taldeak izango du epaile izateko ardura. Baina, data/ordu aldaketak eragozpenak sortzen baditu, antolakuntzari jakinarazi beharko dio eta irtenbiderik egokiena bilatuko da.

9. Taldeen ordezkariek konektatuta eduki behar dituzte antolakuntzari emandako telefonoak, erabilgarri izan behar dute ahots postontzia eta aldian behin posta elektronikoa kontsultatu behar dute, taldea lokalizatuta egon dadin Lehiaketa Batzordeak premiazko jakinarazpen bat egin behar izanez gero edo erabakiren baten berri eman behar izanez gero.

10. Lehiaketa Antolatzeko eta Kontrolatzeko Batzordeak eskubidea izango du norbaiti zehapena ezarri eta txapelketatik kanporatzeko, kirolari ez dagokion jarrera eta gizalegezkoa ez den jarrera desegokia izanez gero.

11. Antolatzaileek eta epaileek hartutako erabaki guztiak mugiezinak izango dira.

12. Arautegian agertzen ez denaz, antolatzaileak eta epaileak arduratuko dira.

13. Antolatzaileak onartzeko eskubidea erreserbatua dute, baita txapelketaren garapena oztopatu edo arauak hausten dituzten taldeak edo partaideak txapelketatik kanpo uzteko eskubidea ere.

14. Antolatzaileek ez dute txapelketan gertatutako lesio, gaixotasun eta lapurreten gaineko erantzukizunik izango.

15. ANTOLAKUNTZAK ESKUBIDEA DU TXAPELKETAN ZEHAR ARAUAK ALDATZEKO, BERTAN SORTZEN DIREN EGOERETARA EGOKITUZ. PARTE HARTZAILEEK, IZENA EMATEAN, ARAU HAUEK ONARTZEN DITUZTE ETA BEHARTUTA DAUDE ARAUOK BETETZERA.







Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

FORUKO UDAKO RUGBY TAG TXAPELKETA

FORUKO UDAKO FUTBOL PARTIDA MUNDIALA