FORUKO UDAKO FUTBOL PARTIDA MUNDIALA
FORUKO UDAKO FUTBOL PARTIDA MUNDIALA
ARAUIDIA
2. Jokoan, atezaina eta BOST jokalari egongo dira.
2. Partidu aurretik beroketak egin nahi dituzteNek, berdegunetik kanpo egingo dituzte.
3. Partaideek gutxienez 15 minutu lehenago eman ahalko dute zena..
4. Partidua hasi baino 5 minutu lehenago gutxienez,
taldeak futbol zelaian egon behar du.
5. Partiduak, 25 minutuko bi zati eta bost
minutuko atsedenaldia izango ditu. Ez da denbora geldituko eta luzapena
epaileak erabakiko du zenbatekoa izango den.
6. Behin partidua hasita, arrazoi garrantzitsu
batengatik bertan behera utzi behar bada, momentuko emaitza hartuko da kontuan.
Oraindik hasi gabe badago, beste data bat aukeratuko da.
7. Nahi adina aldaketa egin daitezke partiduko,
epaileari baimena eskatu gabe. Aldaketa hauek, zelai erditik egingo dira eta
jokatzen ari dena irten arte ez da bestea sartuko.
8. Partidua hasi aurretik bi baloi emango zaizkio
talde bakoitzari beroketak egin eta partidua joka dezan. Partidu amaieran talde
bakoitzak bi baloi horiek itzuliko ditu.
9. Area kanpoan egindako falta jaurtiketa guztiak
zuzenak izango dira.
10. Atezainak ateko sakea egiten duenean, bere taldeko
jokalariak areaz kanpo jaso beharko du baloia. Honela ez balitz, sakea
errepikatu beharko litzateke.
11. Hesia, zazpi metrotara jarriko da.
12. Jokoan dauden bi taldeek ekipamendu berdina edo antzerakoa badute, zozketaz taldeetako batek petoak erabili beharko ditu.
13. EPAILEAK
a. Epailea antolakuntza taldeak izendatuko du.
b. Marrazainak: Talde bakoitzak marrazain bat izendatuko du. Epaile nagusiak berretsi beharko ditu. Gorabeherarik egonez gero marrazainak aldatzea eskatuko da.
14. TXARTELAK
a. Futbol 11n bezala izango dira.
b. Jokalari batek txartel gorria ikusten badu, ezin
izango du partidu horretan jokatzen jarraitu, baina txartela ikusi eta 5
minututara beste taldekide bat aterako da jokatzera.
c. Taldea 4 pertsonekin geratzen bada, partidua bertan behera geratuko da eta emaitza 3-0 izango da. Momentuko emaitza 3-0 baino hobea bada, hau mantenduko da.
15. PUNTUAKETA
Gol bakoitzak puntu bateko balioa izango du.
16. PARTIDUETAKO BERDINKETA KASUETAN
a. Epaileak erabakitako luzapena egongo da. 10 minutuko 2 zati kasu..
b. Luzapenak berdinduta bukatzen badu, bost penalti jaurtiko dira. Berdinketa kasuan, talde bakoitzak penalti bat gehiago jaurtiko du, talde batek penaltia huts egin arte.
17. Gainerako araudia, FUTBOL 11an erabiltzen denaren
berdina izango da.
18. Izena eman ez duenak ezin izango du jokatu.
Partida hasi aurretik izena eman duen jokalari batek jokatzerik izango ez balu,
bere partez beste batek jokatzea izango du.
19. Txapelketako instalazioetan eragindako edozein
kalte, kaltea eragin duen pertsonaren ardurakoa izango da.
20. Antolatzaileek eta epaileek hartutako erabaki
guztiak mugiezinak izango dira.
21. Arautegian agertzen ez denaz, antolatzaileak eta
epaileak arduratuko dira.
22. Antolatzaileak onartzeko eskubidea erreserbatua
dute, baita txapelketaren garapena oztopatu edo arauak hausten dituzten taldeak
edo partaideak txapelketatik kanpo uzteko eskubidea ere.
23. Antolatzaileek ez dute txapelketan gertatutako
lesio, gaixotasun eta lapurreten gaineko erantzukizunik izango.
24. Txapelketa honetan parte hartzen duten
talde guztiek, araudi hau onartu beharko dute.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina